HARISPURU MAKILA

Ezagut ezazu makilagintza artea, euskal kulturaren sinbolo azkarra, artisau suhar baten lana. Pieza bakoitza arras bakarra da, arta eta gaitasun handirekin landua, ohiduren errespetuan. Euskal ondarearen maitatzaile bazira edo gauza paregabeko baten bila, hemen kausituko ditutzu egiazko makilak, tradizioa eta sormena elkartzen dituztenak.
Artisauaz
Makilaren gibelean artisaua
Mixel HARISPURU deitzen naiz, makilagintzan berezitua, ohizko teknikak errespetu handiz iraunarazten ditut.
Lantzen dutan makila bakoitza, berezia da, kalitatezko ekaiekin egina.
Nere lana, euskal ondarearen zaintzeko urrats batean sartzen da eta helburua dut ondare horren iraunaraztea, eskainiz ekoizpen bat, aldi berean ohorezkoa, baliagarria eta estetikoa.

Gaitasun bat belaunaldiz belaunaldi pasatua

Artisaulan berezi hau nere bi osebetarik ukan dut: Panpi eta Petri Harispuru. Ofizioz zur-zizelkari ziren eta duela 40 urte Xuberotar artisau bati esker DALGALARRONDO Jauna, lan berri honen ikasten hasi ziren.
Nere aprendizgoa haiekin egin dut gutti gora behera 10 urtez. Gauregun nere egitasmoa begiratzen dute eta eskukaldi batzu ere emaiten.
Gure lehia dugu aspalditik Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Lapurdin kokatuaden tradizio honen biziaraztea.
Nere makilak
Parada bakoitzerako makila berezia
Makila landua da jabearen neurrira, bere galdeari erantzuteko, eta ala ohizko moldean ala apaingarri gisa erabilia izaiteko.
Eredu bakoitza asmatua da kontuan hartuz aisetasuna, azkartasuna eta edertasuna.

Fabrikazio bilakabidea

Bastoin bat baino aise gehiago da makila. Historia eta kulturaz jantzia den obra bat da. Lantzeko urrats bakoitza, zehatzki eta suharki egina da.
Gero et gehiago zalutasuna bilatzen den garai honetan denbora luzeagora eramaiten gaitu makilak. Alabainan, eskarifikatu, moztu, idortarazi behar da basa mizpirondoa eta dozena bat urte iragaiten dira baliatzeko gai izan aintzin.
Makilaren fabrikazioak eskulan ainitz galdatzen ditu ( zuraren lantze, moldea emaite, zoldatze, metalearen grabatze, larruaren txirikordatze). Gainera, zehaztasunaren axola etengabeak eta pertsonalizatzeak emaiten dio neurrira egina den obra honi bere paregabekotasuna.



Halaber zura hautatua da eskainia izanen zaion jendearen arabera. Idatziak izanen zaizkio bere izena eta ezaugarri pertsonala, – bizian aitzina joaiteko erabilia duen gogoeta-.

Iritziak
Nerekin harremanetan jarri
Galderak baditutzue? Makila bat zuen izarikoa manatu nahi duzue? Harremanetan sartu nerekin, gogotik lagunduko zaitutet zuen xedearen burutzen.