HARISPURU MAKILA

Ezagut ezazu makilagintza artea, euskal kulturaren sinbolo azkarra, artisau suhar baten lana. Pieza bakoitza arras bakarra da, arta eta gaitasun handirekin landua, ohiduren errespetuan. Euskal ondarearen maitatzaile bazira edo gauza paregabeko baten bila, hemen kausituko ditutzu egiazko makilak, tradizioa eta sormena elkartzen dituztenak.


Artisauaz

Makilaren gibelean artisaua

Mixel HARISPURU deitzen naiz, makilagintzan berezitua, ohizko teknikak errespetu handiz iraunarazten ditut.

Lantzen dutan makila bakoitza, berezia da, kalitatezko ekaiekin egina.

Nere lana, euskal ondarearen zaintzeko urrats batean sartzen da eta helburua dut ondare horren iraunaraztea, eskainiz ekoizpen bat, aldi berean ohorezkoa, baliagarria eta estetikoa.

Gaitasun bat belaunaldiz belaunaldi pasatua

Artisaulan berezi hau nere bi osebetarik ukan dut: Panpi eta Petri Harispuru. Ofizioz zur-zizelkari ziren eta duela 40 urte Xuberotar artisau bati esker DALGALARRONDO Jauna, lan berri honen ikasten hasi ziren.

Nere aprendizgoa haiekin egin dut gutti gora behera 10 urtez. Gauregun nere egitasmoa begiratzen dute eta eskukaldi batzu ere emaiten.

Gure lehia dugu aspalditik Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Lapurdin kokatuaden tradizio honen biziaraztea.


Nere makilak

Parada bakoitzerako makila berezia

Makila landua da jabearen neurrira, bere galdeari erantzuteko, eta ala ohizko moldean ala apaingarri gisa erabilia izaiteko.

Eredu bakoitza asmatua da kontuan hartuz aisetasuna, azkartasuna eta edertasuna.

Fabrikazio bilakabidea

Bastoin bat baino aise gehiago da makila. Historia eta kulturaz jantzia den obra bat da. Lantzeko urrats bakoitza, zehatzki eta suharki egina da.

Gero et gehiago zalutasuna bilatzen den garai honetan denbora luzeagora eramaiten gaitu makilak. Alabainan, eskarifikatu, moztu, idortarazi behar da basa mizpirondoa eta dozena bat urte iragaiten dira baliatzeko gai izan aintzin.

Makilaren fabrikazioak eskulan ainitz galdatzen ditu ( zuraren lantze, moldea emaite, zoldatze, metalearen grabatze, larruaren txirikordatze). Gainera, zehaztasunaren axola etengabeak eta pertsonalizatzeak emaiten dio neurrira egina den obra honi bere paregabekotasuna.

Halaber zura hautatua da eskainia izanen zaion jendearen arabera. Idatziak izanen zaizkio bere izena eta ezaugarri pertsonala, – bizian aitzina joaiteko erabilia duen gogoeta-.


Iritziak

Alain A. profile picture
Alain A.
16:22 04 Apr 26
Eskerrik asko Ibani Michel artista aurkezteagatik! 👍 Zer esan dezaket, baina oso pozik nagoela Euskal Herrira joan izanaz hain sustrai sakoneko kulturak ezagutzera, hain jende atsegina ezagutzera, eta Micheli Makhila eder hau sortzeagatik, askotan paseoetan janzten dudana. Normalean ez naiz oso pertsona pazientziatsua, baina borondatea dagoenean... Beraz, sei hilabete geroago, Michelek nire urtebetetze oparia bidali zidan. Ia haurren poza aurkitu nuenean! Zoriontasun hutsa!!! 😂 Eskerrik asko, Michel, eskerrik asko, Iban, eta bizi bedi baskoi!!! 😂😘
Pascal D. profile picture
Pascal D.
19:39 27 Mar 26
Benetakotasunez eta pasioz barnealdean egindako MAKILA bikaina
Tournier T. profile picture
Tournier T.
10:22 03 Mar 26
Bildumagile gisa, bi makhila guztiz paregabe zaharberritzeko egindako lanaren kalitatea goraipatzen dut. Horrez gain, pozik nengoen Michel eta bere osabak ezagutzeaz, haiek baitziren sakonki atxikitzen eta baitituzte beren balio eta ondare tradizionalenganako. Gainera, bero hartu ninduten Ibarrolleko beren tailerrera eta beren pasioaz hitz egin zidaten: makhila. Espiritu honekin eta apaltasunez hartzen du orain Michelek ondare bikain honen pisua. Eskerrik asko guztioi. Laster arte... Thierry
Patrick R. profile picture
Patrick R.
22:02 12 Feb 26
Etchegorria E. profile picture
Etchegorria E.
13:28 14 Oct 25
Harispuru anaiak 30 urte daramatzat ezagutzen, eta hainbat makila egin eta zaharberritu dizkidate.
Oso pozik nago Michelek erreleboa hartu zuelako.
Lau makila zaharberritu ditu uda honetan (larrua, ferrula, punta), bizitza berria emanez euren historia gordez.
Herrialdera itzuli dira, lehengo jabeak oroimenean gordez.
Eskerrik asko berari.
Nicolas M. profile picture
Nicolas M.
18:29 28 May 25
Michelen Makila heldu da gaur. Michel, bere ofizioa sutsuki partekatu zuen gurekin, eta bere egurra, metala eta grabatuak aukeratzen ikusi ondoren, a zer plazerra! Esanahiz betetako pieza paregabea. Eskerrik asko, Michel.
Nicolas
Maider G. profile picture
Maider G.
21:06 15 Jan 25
Eskertzen zaitugu makil eder horrentzat! Zinezko artelana!
Plazer bat izan da zurekin ideien partekatzea.
Jin nizelarik makilaren xeka milesker denbora harturik zure lana aurkezteko.
Biba tailerra barnekaldean mantentzeagatik ere!
sarah D. profile picture
sarah D.
14:03 20 Nov 24
Makila proiektua benetan bikaina izan zen. Kalitatea bikaina izan zen, ekoizpenetik eta diseinutik hasi eta Michelekin izandako komunikazio beroraino.
Maitena E. profile picture
Maitena E.
14:56 27 Oct 24
Tradizioa gaureguneratua!
Entzumen fina, sorkuntza ederra!
Sentsu haundiko oparia ...

Nerekin harremanetan jarri

Galderak baditutzue? Makila bat zuen izarikoa manatu nahi duzue? Harremanetan sartu nerekin, gogotik lagunduko zaitutet zuen xedearen burutzen.